lunes, 6 de diciembre de 2010

Xabier Leteren heriotzan

Larunbat gauean hil zen poeta handia.
 Heriotz batekin estrenatzen dut ba, nire blog hau.

Berari emango diot hitza:

"Agortzen da uda
badoa itzulian jendea
azkenean betikoak dirau,
egunek eta argiek
soro hain isilek
eta lur lokartuak,
gauak, izarrek...

goiz batean izotza nagusituko da
eta elkarri "horra negua" esanen diogu,
baina izaki guztiek
beraien ibilbidea jarraituko dute
bizitzaruntz"

Bai, Xabier, zu gabe jarraituko dugu bidean, baina zure bertsoak eta abestiak kantatuz...

1 comentario:

  1. "azkenerako bakarrik eta azken bidaiari
    jaitsiko naiz ni ere hiriaren bazter batean
    eseriko naiz han nonbait eguzki epelari bizitzaren nekea aitortuz
    eta lokartuko naiz agian betirako
    azken unean bakean neronekin
    ororekin bakean."

    goian bego :)

    ResponderEliminar