domingo, 9 de enero de 2011

Arangoiti 2011-01-09

Eguraldia zalantzan izan arren hurbildu gara Leire monastegira Arangoiti egiteko asmoz.
10:30 abiatu ginen,  bertatik ekialdera ateratzen den pistatik.
10 minutu ibili ondoren bide zidorra aldapatsua hartu eta hasten gara pagoen eta arteen babesean izerditan gora.

Poliki eta berriketan goaz eta mila metroko altuera pasa ondoren primerako begiratokia topo egiten dugu.
Mendiaren harkaitz harrigarriak ondoan ditugu eta azpian, ñimiñoa, abadia. 

Hamar minutu beranduago portura ailegatzen gara (ordu bat eta hamar)
Ezkerrera hartuz, beste berrogei minutu goratik gelditzen zaigu tontorreraino. Lainotuta dago, baina aldapa handirik gabeko ibilalditxoa atsegina egiten zaigu.
Argi dorre honetara iristen garenena bakarrik ordu laurden gehiago falta zaigu
Azkenean Arangoitiko gaina zapaltzen dugu, antenaz josita (ordu bat berrogei eta hamar minutu)
  
Tontorrean hamaiketako legea egin ondoren behera goaz bide beretik.
Ordubitako kanpaiak monastegian jotzen dituztenean aparkalekura heltzen gara. Portatu da berriro eguraldia!! Ea orain babarrunak jaten ditugun!!

2 comentarios:

  1. Qué bien! Recorridos y fotos de monte. Mola.
    Urte Berri On y ya sabéis a seguir preparándose que Asturias nos espera.
    Mer (integrante Comando Asturias)
    Muxu

    ResponderEliminar