sábado, 8 de enero de 2011

Tuturre

Gaur goizean Tuturrera igo naiz Intzatik. Eliza pasa ondoren, beti eskerretara hartuz, porlanezko pista batek  eraman nau Elizalde baserriraino, Zamargiñenea ondoan, non pista kaskarragoa bihurtzen den. Hor utzi dut kotxea.







11:30etan oinez abiatu naiz. Eguraldi epela zegoen eta haizetsua. Beste berrehun m. oraindik pistatik egin eta azken baserri batetara ailegatzen da.


Segituan amaitzen da hemen pista. Ezkerreko bidea hartuz bidezidor azkarra hasten da igotzen, pagoen artean. Hasieran bidea lokatzaz beteta izan arren, ordu laurdena ibili ondoren garbiagoa bilakatzen da,  eta beti ekialderantz jarraituz hezi batekin topo egiten dugu, non bidea gora hasten den zetak marraztuz. Bidea gero eta nabarmenagoa da.


900 m. gainditu ondoren eta harkaitza erraldoi batzuk atzean utziz Aginagako iturrira ailegatzen gara (1:15 ordu), benetan zoragarria, ur garbia harrizko kaikuan. Neguan egarriak gutxi estutzen badu ere, ez dut abagunea pasatzen uzten Aralarko ura dastatu gabe. 


Hemendik aurrera uzten da basoa eta belardietatik altuera irabazten da, aterpe-begiratoki honetatik pasatuz: 

Ongi ikusten dira Mailoak aurrez aurre, Balerdi bere mole harrigarria bailaran sartuz.  










Azpian Betelu eta Arribe eta baserriz zipriztinduriko arana.




Ikuspegi zabala mantentzen da belardi hauetatik igotzen den bitartean. Horra hor, adibidez, Errazkin herrixka


Altuera irabazten dudan neurrian haizea gero eta bortizkiago jotzen du. 
Tuturretik jaisten den hegitik gora belardiz belardi Abateko Lepora iritsi naiz (1121m. 1:45)
eta malda berbera jarraituz laister Tuturreren gaina (1282 m. 2 ordu) zapaltzen dut, buzoia eta amanitamuskaria hor bertan aurkituz                                           

2 comentarios: